XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7 URTE - D EREDUA.
INGURUNE BILA.
GIROTZEA.- Aurreko gaian egin dugun lan estadistikoa hartu eta bertan zenbat egun euritsu, haizetsu, eguzkitsu, lainotsu igaro diren ikusiko dugu.
- Arratsaldero, etxera joan baino lehen, taldeka elkarrizketa bat izan ondoren, urrengo egunetan zein eguraldi egingo ote duen iritziak ematen saiatu zergatia azalduz.
- Eguzki, ur eta aireak duten garrantziaz jabetzeko eta aldi berean hizkuntza sortzaile baten desarroiloa lortzeko era honetako idazketak egin ditzakegu: Urik ezagutzen ez zuen herria.
Gauez bakarrik irtetzen zen eguzkia.
Aire guztia iresten zuen erraldoia.
Ilargira bizitzera joan zen mutikoa.
- Baita ere zenbait esperimentu egin dezakegu.
Adibidez: lore bat urik bota gabe denbora luzean utzi, leku ilun batetan gorde edota kristalezko ontzi baten barnean gorde.
- Mendi, meazulo, harrobi, itsasoko harkaitzetara ibilaldi bat egin eta harri desberdinak bildu.
- Hala ere zaila gertatuko zaigu guk nahi genituzkeen mota guztiak biltzea.
Honegatik harri bildumak ekartzea ere oso interesgarria litzateke.